Urte berri batean sartu gara, batzuek diote agian gure gizartearen azkena izango dela gauza bildurgarriak gertatu direlako urtearen bukaeran, ez dakit zer gertatuko dan beti bezela unea iristean dena egia edo gezur hutsa den ikusiko dugu. Denbora dexente neraman ezer idatzi gabe, agian alperkeria edo imaginazio eza dira aitzaki hartu ditzazkedanak baina beno urte berri batean sartu gara, eta zintzoago eta emankorrago izatea nire jolasleku honekin izango da nire lehen asmoa. Beste asmo bat dauden eta jarri zaizkigun gauzak ikusita izan beharko litzateke erretzeari stopa ematea, baino jaiotzez nahiko bihurria naizenez eta gobernuaren aurrean beti egon naizenez, hori aurten ez dut egingo.
Beste batzuk pertsona hobeak izatea dute helburu, ni hori pentsatzen dutenekin farre asko egiten ditut ze hori bakoitzaren genetikan dator eta hori ezinda aldatu nahiz urtea , aroa edo astea aldatu.
Nire lagun batek inglesa ikasi behar duela esan dit, hori dela bere helburu zoragarria urte hontarako, horri nik txalotzen diot, ikastea beti gure bizia eta gure izana gehitzen dijoan gauza bat da, beste batek esan dit kilo dexente galdu nahi dituela eta gimnasio batera jadanik apuntatu dela, espero dut bere emaitza hilabete batzuetan ikustea, beregatik poztuko nintzateke baino adibide bezala esan nahiko nuke atzo berekin gosaltzera joan nintzela eta kafe eta kremazko bomba bat jan zituela.
Beno, bukatzeko, ea bakoitzak bere ametsak edo urte hontan nahi dituen aldaketak lortzen dituen, ni asko pentsatu ondoren gauza bakar bat egin behar dut, bizitza bizi beste era batera, irrifar batekin eta seriotasuna alboan utziz , esango dizuet datorren urtarrilan lortu dudan ala ez.
Besterik gabe
Urte zorientsua denentzat