Azkeneko berriak entzun eta gero ezetzak irabazi duela argi geratu zait, batzuek lasaitasun haundia hartu dute, beste batzuk agian oraindik portzentaiak ikusita zer ez duten egin pentsatzen egongo dira baino dana danez nire ausnarketa pertsonala idatzi eta aurkeztu nahi nuke.
Lehenik herritarrak zoriondu nahi nituzke, eskozian inoiz ez naiz egon baina prozesua jarraitu ostean apaltasunez eta bakoitzak bere arrazoiz defendatu daben era txapela kentzekoa iruditu zait.
Salmond jaunak ametsa zeukana, utopia zeukana , poliki eta inori kalte egin gabe lurrean era
duin eta era lasai batean antzeztu du, tamalez berarentzet emaitza kontrakoa izan da eta hurrengo egunean dimisioa aurkeztu du , guzti honek gizon honen haunditasuna erakusten du.
duin eta era lasai batean antzeztu du, tamalez berarentzet emaitza kontrakoa izan da eta hurrengo egunean dimisioa aurkeztu du , guzti honek gizon honen haunditasuna erakusten du.
bizi garen egun hauetan zer da garrantzitsuena,¿ sentimentalismoa edo pragmatismoa?
Galdera honek erantzun dexente izan ditzazke, ea ba unionista baten mozorrotik ze arrazoi aurkituko nituzke .
1-ni beti ingelesa izan naiz , eskozian jaioa baino inoiz ez dut pentsatu britainia haundia etsaia denik bai ta bestea, banatu ezkero atzera egingo dugu ekonomian, defentsan, europarekin elkar adiskidatusanean, txanpon aldaketa, hemendik emigratu beharko dut, daukadan adina ikusita ez sutsua bozkatuko dut, daukadana mantentzeko eta hobetzeko baino beti nire aita nor den jakinda.
2-politikoek argi azaldu digute ze gertatuko dan bai botuak irabazten badu, ez dut ulertzen ala bozkatu nahi dutenak eta horren kontra gogor egingo dut nire botuarekin eta nire hurbilean daudenak konbentzituz.
orain independista baten mozorroa jarriko dut
1-nire herria eskozia da, beti horrela izan da, orain daukagun aukera historian une berezi bat bezela ikusiko da, luzaroan egon den nortasuna egi bihurtu daiteke , horrek gure herriaren maila ematen du, badakigu banaturik indar asko galduko dugula baina zihur nago lana eginez aurrera emango ditugun pausoak gozoagoak izango direla nondik gatozen eta nora iritsi garan ikusita gero.
besterik gabe
besterik gabe
No hay comentarios:
Publicar un comentario