martes, 6 de enero de 2015

zazpia zortzia ..... eta datozenak

Bukatu da 2014 garrena , erregeak etorri eta bere opariak utzi dizkigute eta orain berriro normaltasuna , pasatu dira derrigorrez zorionez egoteko egunak, bihar urtarrilak zazpi,  eta orain zer?.

politikoek sabela ondo beteta hasiko dira berriro nola aldatuko duten egoera esaten, eta askok sinetsiko ,

jendearen izaera berriro maltzurra eta berekoia jarraitzen izango da nola ahazten dira egun goxoak orduetan.

kirolarekin eta telebistazko arroxa programekin jendea xamur eta goxo lo jarriko dute.

bitartean askok gosea , pobrezia, bakardadea horiek izango dira bere lehenengo platerra bigarrena eta postrea.

beste garai batzuetan guzti honek duda barik matxinada ekarriko luke, orain ez, kulturarik eta edukazio gabeko gizarte bat lortu dute, amnesiatutako gizon eta emakumeak sortu dituzte eta sobratzen direnak ez alboan eduki edo daudenez aurpegia beste aldera jarri,  ze tristura ematen dit neri guzti hau.

baikorra izan eta amets egin, jendeari irribarre bat ezpainetan ipini, magia erabili eguneroko ordu guztietan eta begirunez jolastu hauek dira nik nire kokteleran jarriko ditudanak, ez dakit mozkortuta bukatuko dudan baino orain arte behintzat zaporea goxoa utzi dit eta horrela jarraituko dut naiz eta batzuetan ez erreza izan.

besterik gabe guzti ontaz aparte, nire dambor hotsa lau haizetara entzun araztea hori da egingo dudana.





No hay comentarios: