Gaur idatzi behar dudana ez da kontu bat ez historio bat, nire ausnarketa baizik patxi lopezen gobernuari buruz, azkeneko hauteskundeetan boto gehien eskuratu zituen alderdia orokorrean hiru lurraldeetan, hau da, gipuzkoa , araba eta bizkaia euzko alderdi jeltzalea izan zen. sozialistek gorakada nabarmena izan zuten hainbat lekuetan upydek eserleku bat lortu zuen eta popularrek bere neurrian jarrai zuten, aralarrek boto kopuru haundi bat eskuratu ondoren , ia bider hiru,lortu zuen bere partaidetza gasteizen, kontuan izan behar dugu betiko hbk parte hartu ez zuela batzuk hala nahi izan zutelako eta egokia zelako bere estrategiarako une hortatik aurrera.
2001 urtean, halako zeozer gertatu zan, garai hartan nicolas redondo eta mayor orejak batu egin ziren urteak zeramatzaten jeltzaleei bere gobernua kentzeko, garai hartan ezin izan zuten lortu , botuek bere lagun izan ez ziren eta, orain 2009 garren urtean, basagoiti eta patxi lopezekin, bere helburua lortu dute nahiz eta jendearen aurrean disimulatu azken monenturarte esanez bakarrik elkartuko zirela sendotasun bat izan ezkero, nire iritziz guzti hori gezur hutsa da, nahia egi bihurtu da eta izan duten lehenengo unean bere ametsa lortu dute, nire iritziz kolonizatzaile urrats berri baten aurrean gaude , bestela nola liteke bi partidu hauek beste lekuetan dabiltzan bezala ikusita , programa zeharo diferenteak izanda nahiz ekonomikoki, sozialean eta beste hainbat ataletan hemen bakarrik euskal nortasunaren aurrean horrela parte hartzea.
Nire aberria euskadi da, euskaldun sentitzen naiz eta begirune guztiz munduko herri guztiak estimatzen ditut, gauza da, ¿zergatik ez digute guri euskaldunoi zer garen eta nora goazen guk geuk erabakitzea? hortan datza gure borroka aspaldidanik, eta urteak aurrera doazen heinean , iluntasuna izango da gure bidea derrigorrez, gobernua lortu dute psoe eta ppkoek, hemendik 100 urtetara agian euskaldunok kobazuloetan izango gara, edo erreserba batean national geografic en dokumentalei orduak betetzen.
Gauza asko ditut buruan baina ideia batekin bukatu nahi nuke nire ausnarketa hau, ea euskadi herri bat bezala sentitzen dugunok, bat egiten dugun ze orain ez dago tontakeriekin ibiltzeko momenturik, beraiek bidea jorratzen asi dira eta gu oraindik pentsatzen gabiltza ea bidezkoa den bidea egitea, horrela azkenean goian esandakoa
besterik gabe
No hay comentarios:
Publicar un comentario