martes, 20 de abril de 2010

AURRERA

amildegitik urrats batera
hori da aukera
lerroa zeharkatu eta aurrera
baino emaitza, galera

Norberaren patua
bakoitzak idazten du
biziaren zentzua
nola nik azaldu

Une txarrak dira
dena bira ta bira
gozoagoak balira
baino orain soka tira ta tira

Irtengo naiz ilumpetik
ikusiko dut argiaren dizdira
hasiko naiz behetik
ezezkotasun honi egingo diot pira

Une latzetan sartuta
orain hartuko dut batuta
askoengatik aztuta
datorrena da nire ruta

iraganaz ikasi
orainaz gozatu
datorrena ikusi
eta guztia dastatu

nahiz luze ala motz
bidea jarraituz
nahiz bero ala otz
oreka bilatuz

No hay comentarios: